Errituak ikasgelan lantzeko proposamenak
Atal honetan joanen gara irakasleei zuzendu proposamenak zerrendatzen. Herri kulturako errituak eta adierazpenak dute ardatz.

Kabalkada bizi ezak/ezank !
Ikasleak kabalkadaren tradizioan murgiltzeko landu dugun materiala irakasleen esku uzten dugu fitxa honetan.
Gehiago jakin

Thierry Truffaut (1957, Baiona, Lapurdi) antropologoa da, animatzailea, eta batez ere ihauterizale amorratua. Dentsitate handiko lanen autore, Lapurdiko ihauterien XX. mendeko biziberritzean parte hartu du eta berantago ikertu. Atal honen osatzeko urratsetan, hau da neguko errituei eta ihauteriei buruzko baliabideen bilketan laguntza handia ekartzen digu.