Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal musika eta kantua Albisteak

Albisteak

Gaia: Laguntza publikoak
2013ko euskal kulturaren ekimen sariak - Emaitzak

2013ko euskal kulturaren ekimen sariak - Emaitzak

Euskal Kultura sustengatzen duen Herriarteko Sindikatak "Ekimen" izeneko sariak banatu ditu azaroaren 30ean, Donapaleun. Orotara 12 proposamen aztertu ditu hautaketa batzordeak eta hiru saristatu. 2007an sortu zen sari honek, ekimena eta izpiritu sortzailea adierazten dituzten proiektuak sustatu nahi ditu Ipar Euskal Herrian, euskara eta euskal kulturaren arloetan.

Gehiago irakurri

Euskararen Erakunde Publikoak eragile pribatuei zuzendu 2013ko diru laguntzak jakinarazi ditu

Euskararen Erakunde Publikoak eragile pribatuei zuzendu 2013ko diru laguntzak jakinarazi ditu

Euskararen Erakunde Publikoaren eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek lankidetzarako fondo baten eratzea hitzartu dute, Iparraldeko elkarte-eragile pribatuek aurkeztutako euskararen sustapena eta garapena bilatzen duten proiektuen diruz laguntzeko. Hautatuak izan diren egitasmoen zerrendaren berri eman da eta sarean dago kontsultagarri.

Gehiago irakurri

EEP-k eragile pribatuen diruz laguntzeko dispositiboa ireki du

EEP-k eragile pribatuen diruz laguntzeko dispositiboa ireki du

Euskararen Erakunde Publikoaren administrazio kontseiluak Iparraldeko eragile pribatuen diruz laguntzeko 2013ko dispositiboa ireki du. Diru laguntza eskabide txostenak 2013ko apirilaren 29rako helarazi behar dira.

Gehiago irakurri

Ikusgarrigintza alorreko festibalak : Akitania eskualdeko 2013ko laguntzak

Ikusgarrigintza alorreko festibalak : Akitania eskualdeko 2013ko laguntzak

2013ko urriaren 1a eta abenduaren 31 artean iraganen diren festibalentzat, dirulaguntza eskakizunen helarazteko bigarren deialdia antolatuko du Akitaniako eskualdeak martxo hastapenean. Antolatzaileek 2013ko apirilaren 30a arte igortzen ahalko dituzte beren galdeak.

Gehiago irakurri

 Akitaniako kulturen inguruko "Sormena eta berrikuntza numerikoa" deialdia

Akitaniako kulturen inguruko "Sormena eta berrikuntza numerikoa" deialdia

Bigarren edizioko Akitania eskualdeak « Akitaniako kulturen inguruko sormena eta berrikuntza numerikoa" izeneko deialdia zabaltzen du La Fabrique BNSA egituraren bidez. Egitasmo numeriko berritzaileak sustatu nahi ditu karia hortara. Elkarteek ere parte har lezakete deialdi hortan, 2013ko otsailaren 22a arte.

Gehiago irakurri

2012ko euskal kulturaren ekimen sarien banaketa

2012ko euskal kulturaren ekimen sarien banaketa

Euskal Kultura sustengatzen duen Herriarteko Sindikatak "Ekimen" izeneko sariak banatu ditu abenduaren 1ean, Senperen. Orotara 18 proposamen aztertu ditu hautaketa batzordeak eta hiru saristatu. 2007an sortu zen sari honek, ekimena eta izpiritu sortzailea adierazten dituzten proiektuak sustatu nahi ditu Ipar Euskal Herrian, euskara eta euskal kulturaren arloetan.

Gehiago irakurri

Edizio eta ekoizpen fonografikoari laguntza

Edizio eta ekoizpen fonografikoari laguntza

Akitaniako eskualde kontseiluak Akitanian kokatuak diren editore eta ekoizle fonografiko independenteak eta profesionalak sustatzen ditu dispositibo berezi baten bitartez. Laguntza galdeak 2012ko abenduaren 15eko helarazi behar zaizkio.

Gehiago irakurri

Kultura europar programa : hautagaitzen aurkezteko epearen luzatzea

Kultura europar programa : hautagaitzen aurkezteko epearen luzatzea

2013ko urtarrilaren 1eko programatu Europar Batasuneko diru arautegi berria dela eta, Kultura programaren obratzeak aldaketa batzu ukanen ditu, hala nola hautagaitzen aurkezteko epeari dagokionez.

Gehiago irakurri

PEJA europar dispositiboarendako txostenen aurkezpena

PEJA europar dispositiboarendako txostenen aurkezpena

PEJA (Programme Européen Jeunesse en Action) dispositiboaren xedea 15 eta 30 urte arteko gazteen beharrei ihardesten dieten egitasmoak laguntzea da. Halaber, proiektu horiek europar lankidetza, elkartasuna, parte hartze aktiboa edo herritartasuna bezalako baloreak sustatu behar dituzte. Euskal kulturaren alorrean ari diren elkarte batzuek jadanik ukan dute dispositibo horren laguntza. Txostenak aurkezteko ondoko epea urriaren 1ean finkatua da.

Gehiago irakurri

Arte plastikoen arloko laguntza publikoen eta pribatuen gida

Arte plastikoen arloko laguntza publikoen eta pribatuen gida

Frantziako arte plastikoen zentro nazionalak (CNAP) plastikariek beren egitasmoen gauzatzeko balia ditzaketen 140 laguntza publiko eta pribatu zerrendatzen ditu dohainik denen eskura jartzen duen gida batean.

Gehiago irakurri

Musika arloko egitasmoen gauzatzeko laguntzen zerrenda

Musika arloko egitasmoen gauzatzeko laguntzen zerrenda

Musikarien eta kantarien egitasmoen finantzatzeko Frantzia mailan balia daitezkeen laguntza publiko mota guziak zerrendatzen ditu SACEM erakundeak abian jarri duen MonProjetMusique.fr webguneak. Aplikazio bati esker aitzineko urteetan lagunduak izan diren proiektuen berri ematen du ere, eskualdeka eta generoaren arabera.

Gehiago irakurri

Euskal musikaren munduko eragileak

Iparraldeko kantua eta musika munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, kantariak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...)

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Jon Eskisabelek idatzitako "Euskal kantagintza" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Joana Pocheluk itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musika klasikoa

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Karlos Sánchez Ekiza-k idatzitako "Euskal musika klasikoa" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal musika klasikoa

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musikaren agenda
  • Erakusketak
  • Argazkilaritza
  • Kantua
Euskal kantariak argazkitan Noiz arte: 2019/09/30
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Goraki 2019/09/23
  • Kontzertuak
  • Kantua
Saiberri 2019/09/25
  • Kontzertuak
  • Musika
Izarren hautsa 2019/09/25
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Elgarrekin 2019/09/26
  • Ekitaldiak & festibalak
  • Antzerkia
  • Dantza
  • Musika
  • Zirkoa
Abian! 2019 Noiztik: 2019/09/26 Noiz arte: 2019/09/28
Gehiago…