Euskal kulturaren transmisioa indartzeko hiru dispositibo ikastetxeetan 2026-2027 ikasturtean
2026-2027 ikasturterako, Euskal kultur erakundeak hiru kultur eskaintza kolektibo proposatzen dizkie ikastetxeei: Idazleak ikastetxeetan, Musikariak ikastetxeetan eta Musika bizi ezan/ezak!. Lurraldeko hezkuntza eta kultura eragileekin elkarlanean eraikiak, dispositibo horiek ikasgaiei lotuak dira eta Pass Culture kredituen bidez finantzatzen ahal dira.
2026-2027 ikasturterako, Euskal kultur erakundeak hiru kultur eskaintza kolektibo proposatzen dizkie ikastetxeei:
- Idazleak ikastetxeetan (kolegioko eta lizeoko ikasleentzat)
- Musikariak ikastetxeetan (4. eta 3. mailako ikasleentzat eta lizeokoentzat)
- Musika bizi ezan/ezak! (5. mailatik Terminalera arteko ikasleentzat)
Dispositibo hauek lurraldeko hezkuntza eta kultura partaideen artean eraikiak dira eta ikasgaiei lotuak. Pass Culture kreditoekin diruztatzen ahal dira.
Idazleak ikastetxeetan eta Musikariak ikastetxeetan dispositiboek kolegioko eta lizeoko ikasleei euskal literatura eta musika garaikidea ezagutzeko aukera eskaintzen diete. Helburua da gazteen jakin-mina piztea, euskarazko sorkuntzara hurbilaraztea eta kultura horien inguruko ulermena sakontzea. Musika bizi ezan/ezak! dispositiboa urrunago doa, ikasleei musikari batekin batera kantu baten sorkuntza eta interpretazio prozesuan parte hartzeko aukera emanez.
Hiru dispositiboek euskarazko adierazpen, hausnarketa eta sorkuntzarako gune bat eskaintzen dute.
Gehiago jakin
Parte hartu nahi duten ikastetxeek irailaren 30a baino lehen eman behar dute izena.
- ADAGE atarian
- edo Lucie Lohier-en helbidera idatziz - lucie.lohier@eke.eus
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)