Artistekin euskal kultura bizi ezak/ezan!  

"Artistekin euskal kultura bizi ezak/ezank!" ekimenaren bidez euskal kultura ezagutarazi eta biziarazi nahi diegu Iparraldeko kolegioko eta lizeoko ikasleei, haren sustraiak (kulturalak, politikoak, sozialak) eta eraginak hobeki ulertzeko bidea emanez.

Gure beste helburu nagusia euskararen erabilerari zentzua ematea da, euskal artista batekin elkarrekintzak sortuz eta euskara ideien eta emozioen bektore gisa erabiliz.

Xede horiek gogoan gure artista batzuen ibilbidea ezagutzea proposatuko zaie ikasleei, topaketa baten karietara haiekin bildu aitzin.
Atala honetan biltzen ditugu, zonbait artistendako, deskubritze fase horretan erabiltzen ahal diren baliabideak.

Artistak