"Kabalkadaren funtzioak gaur egun": Peio Berterretxe
Azaroaren 27an, euskal etnopoloaren 2025-26ko hitzaldi zikloaren baitan eta Baionako kontserbatorioarekin partaidetzan, Peio Berterretxek "Kabalkada diglosia egoeran" mintzaldia eman zuen Baionako Euskal Museoan.
Frantzian antzerkian ibili ondoren (Théâtre du Nord, Comédie Française), Euskal Herrira sartu denetik herri antzerkian engaiatua da Peio, libertimendu (Baigurako libertimendua), kabalkada (Lekorne, Luhuso) eta herri antzerki taldeak (Jostakin, Artetxea) eramanez, haur, nerabe gazte eta helduekin lan eginez. Arrasate-Mondragon unibertsitatean egin Masterraren kari kabalkadez eraman du ikerketa bat.
Kabalkadaren ibilbide historikoa egin ondoren eta honek, jendartearen bilakaeraren ondorioz, ezagutu aldaketak oroitarazi ondoren, haren ikerketaren helburuak eta emaitzak aurkeztu dizkigu. Lekorneko kabalkadaren adibidea harturik, egungo kabalkada baten parte hartzaileen perfila, motibazioak eta hizkuntza gaitasunaren ezagutzea hartu du helburutzat eta Euskal Herriak ezagutu dituen aldaketa linguistiko eta soziologikoek euskal kulturako praktiken funtzioak zertan transformatu dituzten erakutsi du. Bestalde, publikoarekin izan den solasaldi denboran, kabalkada bezalako praktika kulturalak zer heinetan euskalduntze tresnak izan daitezkeen gogoetatu da ere.
Mintzaldi honek Euskal etnopoloak berriki antolatu kolokioari oihartzun berezia egiten dio hots: "Hizkuntza eta kultura biziberritze kontestu batean: bereiz ote daitezke"?
Xehetasunak
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.