Amaia Carrere "Nekatoenea/Hugoenea" literatura sorkuntza egonaldiaren irabazle
Euskal kultur erakundea, Euskal Idazleen Elkartea eta CPIE Euskal Itsasbazterra 2011. urtean elkarlanean hasi ziren, idazle bati hilabete osoz Hendaiako Abbadia eremuko Nekatoenea baserri zaharberrituan bere idazketa lanean aritzeko parada eskaintzeko. Hirugarren urtez, egonaldia beste hilabete batez luzatuko da Pasai Donibaneko Hugoenea etxean. 2025eko egonaldiarentzat hautatua izan den Amaia Carrere (Baiona, 1997), marrazkilari, ilustratzaile eta komiki egile bezala ezagutua da.

Aurtengo euskarazko literatura sorkuntza egonaldien helburua da XVII. mendeko sorginkeria, sinesmenak eta tradizioak testuinguru gisa hartuta, garai eta gai haien berrirakurketa bat idaztea.
Euskal mitologia aipatzeko, Amaia Carrerek abentura moduko komiki bat proposatzen du, mitologiaren kodeak berreskuratzen dituena. Komiki pedagogiko bat izan daiteke ere, umorearekin eta ongi dokumentatua, pertsonaien jatorria eta zer sinbolizatzen duten kondatzen duena. Horrela, euskal mitologia hobeki ezagutaraziz, haur eta nerabeei zuzendu proposamen honek, euskal kulturaren parte hori hobeki ulertzeko gakoak eskainiko lituzke.
Amaia Carrere Hendaiako Nekatoenean egonen da 2025eko irailaren 1etik 30era, eta ondotik, Pasai Donibaneko Hugoenea etxean azaroaren 3tik abenduaren 3ra.
Bi egonaldien denboran, topaketak antolatuak izanen dira, bere lanaren ezagutzeko. Egonaldi horien helburua, saridunei sorkuntza prozesurako baliabideak eta inspirazio iturriak eskaintzea da. Nekatoenea eta Hugoenea leku bereziak dira, paisaia eder eta inspiragarriak eskaintzen dituztenak, eta horrek sortzaileei beren lana garatzeko espazio aproposa ematen die.
Gehiago jakin
- Frank Suarez (EKE) - frank.suarez@eke.eus / 05 59 93 38 76
- CPIE Euskal Itsasbazterra
- Euskal Idazleen Elkartea
- Aitzineko egonaldien saridunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)