Frank Suarez
2023/03/08
Lurraldeko zinema bultzatzeko nahiarekin bat eginez, Maia Iribarne Olagarai eta Paxkal Irigoyen musikari eta filmegileek eraman Bañolet bezalako egitasmoak sustatzen ditu Euskal kultur erakundeak. Eiheralarren filmatua izan da herritarren parte hartzearekin. Umorea, egoera absurdoak eta poesia nahasten ditu.
Bañolet, Garazi eskualdeko biztanleekin eraman euskarazko film proiektu partehartzailea da. Eiheralarren (Baxenabarre) grabatu da 2021eko udan, herritarrak aktore jokoan sarraraziz. Tokiko ekipa tekniko eta laguntzaile andana batek parte hartu dute ekoizpenean.
Film honetan, umorea, egoera absurdoak eta poesia nahasten dira. Haur abenturen bidez, Bañolet herri berria deskubrituko dute ikusleek.
Saioak euskara hutsean, frantses edo euskal azpitituluekin proposatuak dira, egileen presentzian. Musikak filman duen presentzia inportanta dela-eta, Maia Iribarne Olagaraik eta Paxkal Irigoyenek kontzertu laburrak eskainiko dituzte emanaldi batzuen ondotik.
Xehetasun gehiagorentzat, ikus gure agenda.