Zineskola 2026-2027: edizio berria abiatu da
2017az geroz, Zineskola dispositiboak ipar Euskal Herriko eskola eta ikastoletako ikasleei kalitate handiko euskarazko animazio filmak ikusteko parada ematen die. 2026-2027 ikasturterako, Euskal kultur erakundeak eta bere partaideek irudi heziketa dispositibo hau berriz bultzatzen dute, 11. urtez. Proiekzioak martxo inguruan iraganen dira, eta interesatuak diren irakasleek izenak EKEren bidez eman ditzakete, 2026ko azaroaren 30a arte.
Zineskola dispositiboa Euskal kultur erakundeak antolatzen du ondoko partaideekin: Cinéma & Cultures, Cinévasion, IKAS euskal pedagogia zerbitzua, Hezkunde Nazionala, Zineuskadi eta Zukugailua.
Dispositiboaren helburuak hauek dira:
- Euskarazko animazio film interesgarriak proposatzea euskara irakasleei eta haien lehen mailako ikasleei
- Irudi heziketa sustengatzea, laguntza pedagogiko egokia eskainiz
- Euskararen erabilera bultzatzea eskolatik kanpo

Dispositiboaren ibilera
- Zinegela parte hartzaileak: Atalante (Baiona), Le Royal (Biarritz), Le Sélect (Donibane Lohizune), Haritz Barne (Hazparne), Itsas Mendi (Urruña), L’Aiglon (Kanbo), Maule Baitha (Maule), Saint-Louis (Donapaleu), Le Vauban (Donibane Garazi), Les Variétés (Hendaia), Getari Enea (Getaria).
- Tokien erreserbatzea: dispositiboan izena eman ondotik, ikastetxe bakoitza zuzenki harremanetan sartuko da hurbilen duen zinema gelarekin emanaldiaren eguna eta ordutegia finkatzeko.
- Prezioa haurka: 2,80 €
- Garraioa: eskola bakoitzak bere garraioa antolatuko du autobus konpainiekin zuzenki harremanetan sartuz.
Egutegia
- Dispositibo eta formakuntzetarako izen ematea: Zineskola formularioa betez 2026ko azaroaren 30era arte berantenaz.
- Irakasleen "formakuntza" eguna: 2027ko urtarrilaren 13an
- Emanaldien egutegia: 2027ko martxoaren 1etik apirilaren 30era.
Gehiago jakin
- Kontaktua: Lucie Lohier Fanchini - lucie.lohier@eke.eus / 05 59 93 38 72
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)