Bozketa elektronikoa 2021eko Biltzar nagusiaren ordez

2021/04/08

Covid-19 osasun-krisiaren ondorioz, aurten ere ez dugu gure Biltzar nagusia jendeen presentzian ospatzen ahalko eta hori zinez damugarri zaigu. Halere, gure elkartearen ibilmoldearentzat beharrezkoa da hainbat deliberamendu bozkatuak izan daitezen. Horregatik, iaz bezala, kideen kontsulta sarean antolatuko dugu, bozketa elektroniko baten bitartez, 2021eko apirilaren 26tik 30era.

Bozketa elektronikoa 2021eko Biltzar nagusiaren ordez

Kontsulta horrentzat EKE-ko kide diren elkarteetako legezko arduradunek edo EKE-ko administratzaileek, bozkatzeko beharrezkoak dituzten xehetasunak emailez eskuratuko dituzte. Hauekin bozkarako ideki internet espaziora sartu ahal izanen dira apirilaren 30a arte.

Lau delibero beharko dira bozkatu:

  1. 2020ko txosten morala
  2. 2020ko diru kontuak
  3. Diru emaitza garbiaren esleitzea: 2020ko diru emaitzaren ezartzea EKE-ren kontuetan
  4. Proposatu urtesariaren bozkatzea = 40 € (joan den urtekoa bezalakoa)

Gehiago jakin

EKE-rekin harremanetan jar daiteke info@eke.eus helbidera idatziz edo usaiako irekitze tenoreetan 05 59 93 25 25 telefono zenbakira deituz.

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)