Hasi da Euskal kultur erakundeko 2027. urterako partaidetza kanpaina

2026/10/07

Beren urtesaria ordaindu duten Euskal kultur erakundeko elkarte-kideek, 2027ko kultura egitasmoaren barnean sartuko diren partaidetza eskaera txostenak e-mailez errezibitu dituzte joan den irailean. Eskaera horiek 2026eko urriaren 31ko berantenik itzuli beharko dira.

Hasi da Euskal kultur erakundeko 2027. urterako partaidetza kanpaina
Maskak ©Lorentxa Saragueta

Euskal kultur erakundeak joan den irailaren 21ean bidali zizkien 2027ko egitasmoan parte hartzeko eskaera-txostenak sareko elkarte-kideei.

Oroitarazi behar da bakarrik urtesaria ordaindua duten Euskal kultur erakundeko elkarte-kideek deialdi honetan parte har dezaketela.

Gehiago jakin 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)