Deia elkarteei Euskal kultur erakundeko kide izateko 2026an
Urteko dirusaria ordaindurik, iaz 233 elkarte egon ziren Euskal kultur erakundean bazkide. Aurtengo kidetze kanpaina ireki dugu eta elkarte horiek heldu den ekainaren 19a arte dute 2026ko dirusariaren ordaintzeko. Mezu bat eskuratuko dute laster emailez horri buruz. Bestalde, nahi duten gainerateko elkarteak ere EKE-ko kide bilaka daitezke, euskal kulturaren alorrean proiektuak eramanez gero.
Joan den urtean kide egon ziren elkarteek mezu bat eskuratuko dute emailez, bazkidetzaren arraberritzeko urratsen zehaztuko diena.
Garrantzitsua da ekainaren 19ko epea errespetatzea elkartek 2027 urterako ukan nahi luketen diru-partaidetza eskatzeko (eskaera txostena bakarrik igorriko zaie urtesaria ordaindua duten elkarteei).
Oroitarazi behar da, bestalde, Euskal kultur erakundeko 2026ko biltzar nagusian, bozkatzen ahalko dutela bakarrik beren urtesaria ordaindua ukanen duten elkarteek.
Ekainaren 19ko epea errespetatzea beharrezkoa da 2027 urterako diru-partaidetza baten eskatzeko.
Iaz kide ez ziren kultur elkarteak bazkide bilaka daitezke ere, baldin eta euskal kulturarekin zerikusia duten proiektuak eramaten badituzte.
Eskaera egiteko formulario berezi bat bete behar dute.
Euskal kultur erakundean kidetza hartzean, euskal kulturari atxikimendua erakusteaz gain, komunitate baten partaide bilakatzen dira elkarteak. Sare horren bidez informazio interesgarriak eskuratzen ahal dituzte. Bestalde proiektuen gauzatzeko laguntza ukan lezakete EKE-ko lantaldearenganik, eta zonbait kasutan laguntza ekonomikoa, urtero antolatzen dugun egitasmo deialdian parte hartuz.
Gehiago jakin
- Kidetzeari buruzko xehetasun eskatzeko helbide honetara idatzi kide@eke.eus edo 05 59 93 25 25 zenbakira deit
- EKE-ko kide bilakatu (formularioa 2025ean kide ez ziren elkarteentzat)
- 2025ko elkartekideen zerrenda
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)