Donapaleun iragan da gure 2026ko Biltzar nagusia
Euskal kultur erakundearen 2026ko Biltzar nagusia apirilaren 25ean iragan zen Donapaleuko Saint-Louis zinegelan. 2025eko ekintzen bilduma eta konduak onartu zituzten ordezkatuak ziren 150 elkartekide baino gehiagok. Paradaz baliatu zen ere Johañe Etchebest zuzendaria Uztaritzen EKE-ren inguruan egituratzen ari den kultur poloaren aurkezpenaren egiteko. Dinamika horren baitan eramanen da ondoko hilabeteetan Lota Jauregiaren zaharberritzea.
Pettan Aiçaguer, Donapaleuko auzapezak harrera egin die hurbildutakoei. Ondotik Katixa Dolhare-Çaldumbidek eraman du biltzarraren animazioa EKE-ko lehendakari gisa.
Johañe Etchebest zuzendariak 2025eko ekintzen bilduma egin du.
Segidan 2025eko kontuen aurkezpena eraman du Katixa Dolhare-Çaldumbidek.
Lehen aldiz EKE-ren historian diru-galtze bat gertatu da 2025ean, 18.810 eurokoa, aurreikusia ez zen frantses kultura ministeritzaren dirulaguntzaren ustegabeko 30.000 euroko apaltzeari lotua hein handi batean, beste gastu-postu batzuk igo direlarik ber mementuan.
Pierre Arangoits kontu ikuskatzaileak baieztatu ditu kontuak.
Azkenik Johañe Etchebest-ek aurtengo egitasmoaren norabide nagusien berri eman du, dirulaguntza publikoen apaltzea pairatuko duelarik EKE-k 2026an ere (Estadoaren eta Departamenduaren aldetik).
Uztaritzeko kultur poloaren egituratzea aipatu du (EKE, Herri soinu, Iparraldeko Dantzarien Biltzarra eta Bertsularien lagunak biltzen dituena), eta bereziki dinamika horren baitan kokatuko den Lota jauregiko zaharberritzea, Hirigune elkargoak bere gain hartuko duena, jabe gisa, ondoko hilabeteetan.
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)