EKE-k Oskar Alegriaren "Zumiriki" film berriaren estreinaldia laguntzen du

2020/03/06

Baionako Rencontres sur les Docks festibala kari, Euskal kultur erakundeak Oskar Alegriaren Zumiriki film berriaren emanaldia laguntzen du. Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, filmaren estreinaldia apirilaren 4an izanen da arratsaldeko 5etan, Baionako Atalante zinegelan. Egilea hor izanen da.

EKE-k Oskar Alegriaren "Zumiriki" film berriaren estreinaldia laguntzen du
© Oskar Alegria

Euskal kultur erakundeak euskal zinema sustengatzen du ipar Euskal Herriko festibalek edo zinema gelek euskal zinemari dedikatuak diren ekitaldiak antolatzen dituztelarik. Adibidez, EKE-k filmegileen edo aktoreen presentziak errazten ditu publikoarekin solasteko emanaldien ondotik.

Hala nola, apirilaren 4an, EKE-k Oskar Alegria film egile iruñearra Zumiriki lan berriaren emanaldia lagunduko du. Emanaldia 17:00etan iraganen da Baionako Atalante zinegelan egilearen parte hartzearekin.

Zumiriki

Zinemagileak egurrezko etxola bat eraikitzen du Arga ibaiertz isolatu batean, haurtzaroan jokatzen zuen irlatik hurbil. Egun, irla urperaturik dago, bere lurra ikusezina, urtegi baten pareta eraiki zutenetik. Irlako arbolek, haatik, oraindik zutik diraute, hautsitako jostailu baten mastak bailiran ur erdian. Zumiriki – ibai erdiko uhartea erran nahi duen euskal hitz zaharra – memoriaren naufragio bat da, lau hilez baso batean bakartuta bizitzearen esperientzia, lagun bakartzat harturik bi oilo, baratze ttipi bat eta 11 ordu, 36 minutu eta 23 segundotan betirako gelditu den erloju bat.

Oskar Alegria

2013tik 2016rako tartean Ikuspuntu Nazioarteko Zinema Dokumentalaren zuzendari artistikoa izan zen Iruñea-Nafarroan. "Las ciudades visibles" izeneko argazki proiektuaren egilea da, eta Nafarroako Unibertsitateko Ikus-entzunezko Gidoigintza Masterrean dokumentalen gidoigintza irakaslea da. Bere lehendabiziko luzemetraian, Emak Bakia Baita, Lapurdiko kostaldeko etxe baten historia kondatzen du, Man Ray artistak bere film laburra Emak Bakia filmatu zuen etxe misteriotsuarena. 70 festibaletan parte hartu zuen eta 17 aldiz saritua fortunatu zen. Zumiriki bere azken lanaren bidez, Veneziako Mostraren azken edizioan estreinatu zena eta "Las Nuevas Olas - No Ficción" saileko film onenaren saria irabazi duena Sevillako Nazioarteko Zine Jaialdian.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)