Elkartuz, diagnostiko partekatutik egitasmo kolektiboetara

2022/05/25

Joan den apirilaren 23an, Elkartuz tailerren zikloa bururaino eraman genuen, zortzi arloen hausnarketen aurkezpenarekin. Orain, diagnostiko garaia bukaturik, irailetik goiti, Euskal kultur erakundeak fase berri batean sartzea proposatuko die eragileei, elkarrekin pentsatutako proiektuen gauzateko.

Elkartuz, diagnostiko partekatutik egitasmo kolektiboetara
"Elkartuz" tailer batean © Jakes Larre

"Ez zuentzat egin, baina bai zuekin egin".
Hori izan da apirilaren 23ko bilan egunean EKE-k aurkeztu duen filosofia. Izan ere neguan pasa diren 17 tailerretan, EKE-ren errola biltzaile eta animatzaile izaitea izan da : topatzeko, hitz egiteko eta eztabaidatzeko espazio bat Lota jauregian proposatuz. Eragileek haien ideiak bildu, berformulatu, sailkatu eta lehentasunak definitu ahal izan dituzte, konkretuki elkarrekin lanean hasteko prest izaiteko.

Eta preseski, irailetik goiti hori proposatua izanen zaie. Ostegun (ala asteazken ) arratsetan, jauregiko ateak berriz irekiko dira, arloka, interesatuak diren eragileak bil daitezen, tailerretako lehentasuna duten proiektuen plantan emateko.

Arloka, lehen bilkura batera gomitatuak izanen dira elkarrekin definitzeko zein proiektu eraman, nola eta zein frekuentziatan. Eta hortik aitzina egutegi bat eta ibilmolde bat erabakitzen ahalko da.
EKE-k eragileen biltze eta koordinazio lana segitu nahi du. Haiek sortzen duten dinamika forman emaiten laguntzeko, bultzatzeko eta beste eremuetan defenditzeko.

Hona lehen bilkura horien egutegia:

# Gaia Data
1 Antzerkia Irailaren 21a, asteazkena
2 Dantza & dantzatzeko musika Irailaren 22a, osteguna
3 Literatura Irailaren 28a, asteazkena
4 Bertsolaritza Irailaren 29a, osteguna
5 Gaurko musikak Urriaren 5a, asteazkena
6 Koru kantua Urriaren 6a, osteguna
7 Arte bisualak Urriaren 12a, asteazkena
8 Zinema Urriaren 13a, osteguna

Izena eman daiteke oraindanik bilkura horietan parte hartzeko. Egun horietan ez bazira libro, eta desmartxak interesatzen bazaitu, idatz mezu bat elkartuz@eke.eus helbidera zehaztuz zein arlok interesatzen zaituen. Horrelak proiektuen garapenaz jakinean atxikiko zaitugu.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)