Idazleak ikastetxeetan: hitzen bidez ikasten
Idazleak ikastetxeetan dispositiboak parada ematen die Iparraldeko kolegio eta lizeoko ikasleei idazle batekin elkartzeko, haren unibertsoa ulertzeko, haren idazketa-praktikak ezagutzeko eta haren literatura eraginak zeintzu diren jakiteko. Momentu hauek liburu baten inguruan antolatzen dira, ikasleek aitzinetik gelan landutakoa oinarri hartuta (liburu osoaren irakurketa, pasarte hautatuen azterketa edo gaiaren inguruko lanketa). Topaketak aberats daitezke liburuari lotutako objektuak aurkeztuz (adibidez, eskuizkribua) edo aukeratutako pasarteen irakurketak eginez, bai egileak berak, bai ikasleek.
Topaketa hauen helburua euskal literatura garaikidea (eleberriak, komikiak, eleberri grafikoak…) ikasleei ezagutaraztea da, liburu horien irakurketa sustatzeko eta interesa pizteko. Idazlearekilako topaketek euskarazko adierazpen eta hausnarketa gune bat eskaintzen dute ere.
Eskaintza hau kolegio eta lizeoko ikasleei zuzendua da, eta aurten, Pass Culture-ko kredituen bidez finantza daiteke.
- 2024-2025 ikasturtean, topaketa bikoitza antolatu zen Maddi Ane Txoperena eta Itxaro Borda idazleekin Bernat Etxepare lizeoko terminaleko ikasleentzat. Bestalde, topaketa batzuk egin ziren ere Asisko Urmeneta-rekin, leheneko ikasleentzat, Gora Euskal herrentsiak eleberri grafikoaren inguruan.
- 2025-2026an, Idoia Rodriguez Marracq kolegioko (Baiona) eta Elhuyar kolegioko (Hazparne) 4. eta 3. mailako ikasleekin elkartu zen, baita Nafarroako lizeoko terminaleko ikasleekin ere, Euritan eleberriaren inguruan.
Ekaitz Bergaretxe-k Masusta Erreximenta liburua Bernat Etxepare lizeoko terminalei aurkeztu die, eta Amets Arzallus-ek Miñan obra aipatu du Estitxu Robles-eko (Baiona) 3.ekin.
Gehiago jakin
- Partaideak: Ikas euskal pedagogia zentroa eta ikastetxeak
- Kontaktua: Lucie Lohier Fanchini - lucie.lohier@eke.eus / 05 59 93 38 72
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)