Amets ARZALLUS

Amets Arzallus (arg. J.Larre - EKE)
Amets Arzallus (arg. J.Larre - EKE)
IZEN-DEITURAK : ARZALLUS ANTIA, Amets
SORTEGUNA : 1983-XI-09 
HERRIA : HENDAIA (Lapurdi)
OFIZIOA : kazetari
BIZILEKUA : HENDAIA (Lapurdi)

MOTA : bat-bateko bertsuak, bertsu-erakasle

BIOGRAFIA :

Kexux Arzallus bertsulari goiaztarraren semea. Donibane Lohizunen sortu bazen ere, Hendaian bizi izan da beti. Etxean bertsu giroa zegoen, eta txikitatik hasi zen kantuan. Futbolerako ere afizio handia zuen, eta bost urterekin hasi zen. Pilotan ere ibiltzen zen, arras kirolzalea baita. Ikastolan Hendaian hasi zen. 10 urtetik goiti Kanboko Seaskaren kolegiora ikastera joan zen, eta gero Baionako Bernat Etxepare Lizeora. Hegoaldearekin arras lotua egoiten bada ere (jatorrian nahiz bestalde), Iparraldekoa sentitzen da.

Kazetari ikasketak segitu ondoan, Argia aldizkariko elkarrizketa egile, Euskadi irratian kolaboratzaile, bertsu-erakasle, besteak beste.

Txapelketa asko irabazi du, Nafarroako Txapelketa, XILABA - Iparraldeko bertsulari xapelketa -, bai  eta titulu ohoretsuena, 2003an, Euskal Herriko Txapelketa Nagusiaren irabazle izan baita Maialen Lujanbioren aitzinean.

BERTSULARI-TXAPELKETAK :

  • Nafarroako txapelketa 2000 : txapeldun
  • Nafarroako txapelketa 2001: txapeldun
  • Nafarroako txapelketa 2002: txapeldun
  • Nafarroako txapelketa 2003: txapeldun
  • Iparraldeko bertsulari xapelketa 2008: txapeldun
  • Iparraldeko bertsulari xapelketa 2010: txapeldun
  • Iparraldeko bertsulari xapelketa 2012: txapeldun
  • Txapelketa nagusia 2001: finalerdiak (Donibane-Garazi, Etxarri-Aranatz, Hendaia)
  • Txapelketa nagusia 2005: finalista
  • Txapelketa nagusia 2009: txapeldun-ordea
  • Txapelketa nagusia 2013: txapeldun

BAT-BATEKO SARIKETAK

  • Mattin saria (Ahetze) 2000: txapeldun
  • Oiartzungo herri mailako bertsolari gazteen txapelketa 1998: finalista
  • Oiartzungo txapelketa 2000: txapeldun, taldeka
  • Oiartzungo txapelketa 2003: finalista
  • Xenpelar saria (Errenteria) 2000 : txapeldun orde

BERTSUPAPER LEHIAKETAK :

  • Joxe Legarreta bertso-paper lehiaketa (Hernani) 1997: lehen saria (14 urtetik beherakoen mailan)
  • Lazkao-Txiki bertso-paper lehiaketa 1999: bigarren saria (14-18 urte artekoen mailan)
  • Leioako bertso-paper lehiaketa 1999: lehen saria (17 urte artekoen mailan)
  • Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa 1997: hirugarren saria (16 urte artekoen mailan)
  • Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa 1998: lehen saria (16 urte artekoen mailan)