Pass Culture: gaurko euskal literatura eta musika ikasgeletara
2025-2026 ikasturtean, lehen aldiz, Euskal kultur erakundeak bi kultur eskaintza kolektibo eskainiko dizkie ikastetxeei "pass Culture" programaren bidez. Helburua ikasleak euskal sorkuntza garaikidean murgiltzea da, eskolan euskarazko kultur adierazpenei lekua emanez. Bi egitasmo berriak hauek dira: "Idazleak ikastetxeetan" eta "Musikariak ikastetxeetan". Dispositibo horiek hezkuntzaren eta kulturaren lurraldeko eragileekilako elkarlanarekin sortuak izan dira.

"Idazleak ikastetxeetan" eskaintzaren helburua kolegioko eta lizeoko ikasleei euskal literatura garaikidea (eleberriak, komikiak, eleberri grafikoak...) ezagutzeko aukera ematea da, liburu horien irakurtzeko gogoa ukan dezaten. Ber printzipioan oinarrituz, "Musikariak ikastetxeetan" eskaintzak ikasleei gaur egungo euskal musikan (pop, rock, folk, rap...) murgiltzea proposatzen die, horien sustraiak (kulturalak, sozialak, politikoak) eta eraginak (eskualdekoak eta nazioartekoak) hobeki ezagutzeko eta ulertzeko bidea emanez.
Bi kasuetan, helburua ikasleei euskarazko adierazpen eta hausnarketa gune bat proposatzea da. Bi eskaintzak gaur egungo idazle edo konpositore-interpretatzaile batekin egin oren bat eta erdiko topaketa batean oinarritzen dira, horien sentsibilitatearen, ibilbidearen, praktikaren eta eraginen hobeki ulertzeko. Jarduera praktikoak proposatuak izaten ahalko dira ere: literaturaren edo idazketaren inguruko jokoak, musika saioa, kantuaren praktika...
Izena eman
Ekimen honetan parte hartu nahi duten ikastetxeek 2025eko ekainaren 30a baino lehen izena eman beharko dute: Lucie Lohier - lucie.lohier@eke.eus - 05 59 93 38 72
Partaideak
- Idazleak ikastetxeetan: IKAS euskal pedagogia zentroa
- Musikariak ikastetxeetan: Dijitalidadea elkartea
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)