Euskal literatura eta itzulpena: profesionalentzako eta liburu zaleentzako eguna
Bilketa sareak eta Sarako Biltzarrak, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin, topaketa bat antolatuko dute, profesionalentzat eta liburuaren maitaleentzat. Biltzarraren biharamunean antolatua, apirilaren 7an, Sarako Lurberri gelan, Euskal literatura aipatuko du, itzulpenaren alderditik.
Euskal literaturaren eremuan garrantzi handia du itzulpenak, honi esker euskaraz sortu obra batzuek luzapen bat lortu dezaketelako Euskal Herritik at, edo munduko pentsamendua eta literatura unibertsalean euskaraz sartzea ahalbidetzen duelako.
Egun honen xedea da itzulpenaren nundik-norakoak molde osoan aipatzea: hizkuntzei lotutako testuingurua, itzulpenaren ezaugarri eta zenbakiak, arlo horretako antolaketa profesionala, argitaratzaile eta eragile bereziki publikoen politikak.
Hizlariak egitura hauetatik etorritakoak izanen dira: EHU unibertsitatea, EIZIE izultzaileen elkartea, Etxepare institutua, elkar liburu denda eta argitaletxea.
Eguna liburu munduan jarduten duen orori irekia da (liburuzain, liburu saltoki, argitaletxe, itzultzaile, idazle, ilustratzaile…), baita irakasle, unibertsitateko ikasle, kultur eragile eta elkartekide edo irakur klubetako irakurle direnei ere.
- Antolatzaileak: Sarako Biltzarra, Bilketa sarea, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin
- Hitzordua: Apirilaren 7a - Lurberri gela - Sara - 9:00-17:00
Gehiago jakin
- Izen ematea: bilketa@bayonne.fr
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)