Maia Etchandy
2023/03/14
Euskal kultur erakundeak, Bilketa sareak, Sarako Biltzarrak eta Biblio64 Departamenduko liburutegiak irakurketa publikoaren eragileei zuzendu aurtengo lehen egun profesionala antolatuko dute Sarako idazleen Biltzarraren karietara. "Euskal literatura klasikoa, idazleetatik gaurko irakurlera" gaitzat ukanen duen eguna apirilaren 11n iraganen da, asteartez, 9:00etatik goiti, Saran.
Gauza jakina da euskal idazle klasikoak, oro har, ezezagunak direla gure gizartean. Eskolan gutti ikasi edo ikasi gabe egonik, omen edo balioztatze eskasagatik agian, jakitate hori gure kulturan errotu gabe dago.
Sarako idazleen Biltzarraren karietara antolatu egun profesionalak bi xede ditu:
Mintzaldi, tailer, mahai inguru, … egunaren egitaraua sarean da.