Maia Etchandy
2022/12/03
Euskal kultur erakundeak eta Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalak bi koprodukzio programatu dituzte urte honen hastapenean. Hala nola, Axut eta Artedrama antzerki taldeen Hondamendia antzezlana urtarrilaren 26an eta 27an baita ere Haratago taldearen Basa ahaide kontzertua otsailaren 18an, Baionako Michel Portal antzokian.
Euskal kultur erakundearen eta Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalaren artean aspaldidanik josia izan den partaidetzak, Eszena nazionalaren programazioan euskal ikusgarrigintzaren presentzia handitzea du xede. Euskal ikusgarriak ekoizteko beharrezkoak diren ahalak eskaintzea da lankidetza honen beste helburua.
Euskal kulturaren sorkuntzaren eta hedapenaren zerbitzuko den elkarlan horri esker, Euskal kultur erakundeak eta Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalak, urtero korealizazioak eskaintzen dituzte. Hasteko bi koprodukzio programatu dituzte urte honen hastapenean.