Euskaraldia: EKEk ere bat egiten du
Euskaraldiaren 4. edizioa 2025eko maiatzaren 15etik 25era ospatuko da. 11 eguneko ariketa sozial masibo bateratu honen bidez, parte-hartzaileek beren hizkuntza-jokabideak aldatzeko konpromisoa hartzen dute, euskara gehiago eta errazago erabiliz. Euskal kultur erakundeak ere bat egiten du Euskaraldiarekin, eta bere babesa eta atxikimendua adierazi du, euskararen erabilera normalizatzeko ahaleginean beste urrats bat emanez.

Euskaraldia 2018an sortu zen, Euskal Herrian euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Ekimen honen helburua euskara ulertzen duten herritarren hizkuntza-ohiturak aldatzea da, euskara eguneroko harremanetan lehenetsiz. Horrela, euskararen erabilera praktikoa sustatu eta hizkuntza ohiturak aldatzeko urratsak ematea bilatzen da.
Euskaraldia ez da ariketa soila, baizik eta epe luzera euskararen erabilera aktibatzeko eta gizartean errotzeko sorturiko mugimendu soziala. Horregatik, ekimenaren helburuak zabaltzeko unea iritsi da: hizkuntza ohituren aldaketa sustatzeaz gain, euskararen aldeko dinamika iraunkor bat bultzatzea da xedea.
Zu ere egin zaitez ahobizi edo belarriprest!
Izena eman
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)