Maia Etchandy
2023/03/14
Euskal kultur erakundeak eta BILKETA nahiz Biblio64 sareek, lurraldeko liburutegi-mediateketako langileei zuzendu euskal kulturaren inguruko sentsibilizazio bi webmintegi antolatzen dituzte urte hastapen honetan. Urtarrilaren 21 eta 28an, irakurketa publikoaren profesionalek 2020ko euskarazko berritasunen hautaketa baten deskubritzeko parada ukanen dute. Honela, literatura, disko eta ikus-entzunezko produkzioari buruzko ezagutzak hobetzeko parada eskainiko zaie.
2010az geroz BILKETA proiektuarekin bat eginik, Baionako Mediatekaren eta Biblio64-ren partaidetzarekin, Euskal kultur erakundeak euskararen eta euskal kulturaren inguruko sentsibilizazio egunak antolatzen ditu irakurketa publikoaren profesionalen sarearentzat.
2021. urte hasiera honetan, euskarazko berritasunak azpimarratuak izanen dira bi webmintegiren bidez:
Irakurketa publikoaren profesionalen jarraitzeko programaren barnean antolatzen diren topaketa guzietan bezala, bi webmintegiak euskaraz iraganen dira, bat-bateko itzulpenarekin.
Xehetasunak