Gure 2025eko Biltzar nagusia Baionan iraganen da

2025/03/16

Euskal kultur erakundearen 2025eko Biltzar nagusia heldu den apirilaren 12an, larunbatez, 9:30etan, iraganen da Baionako Technocité gunean. Karia hortara 2024ko ekintzen bilduma eta konduak aurkeztuko dira bozkatuak izateko gisan. Johañe Etchebest zuzendaria paradaz baliatuko da ere EKE-ren 2025eko egitasmoaren norabide nagusien berri emateko. Gure elkartekide guziak gonbidatuta dira egitura honen funtzionamendu egokia bermatzen duen biltzar garrantzitsu honetan parte hartzera.

Gure 2025eko Biltzar nagusia Baionan iraganen da
CC-BY-SA-NC - Lorentxa Saragueta - EKE

EKE-ko elkartekideek bilkura garrantzitsu horretan parte hartzeko gomita ofiziala eskuratuko dute laster baita ere honi dagozkion aipagaiak.

Aipagaiak honako hauek izanen dira:

  • Txosten morala
  • 2024ko ekintzen bilana eta 2025eko perspektibak
  • 2024ko kontuen aurkezpena
  • Kontu ikuskatzailearen txostena
  • Hitz hartzeak
  • Txostenen bozkatzea
  • Kontu emaitzaren esleipena (bozka)
  • Elkarteen urtesariaren finkatzea
  • Administrazio kontseiluko kultura eragileen taldearen arraberritzea

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)