Iparraldeko euskal kultur agendaren erradiografia baten saiakera

2024/04/16

Kultur eragileek eman datuetatik abiatuz eta euskarri desberdinetako prentsa/sare sozialen errepaso baten laguntzaz, egunero Ipar Euskal Herri mailako euskal kulturaren agenda osatzen dugu (mintzaldiak, kontzertuak, animazioak...). Horrela, bildutako datuei esker, urteko kultura ekitaldiei buruzko ikuspegi orokor bat ukan dezakegu. 2023an sartu gertakarien sintesia estatistiko labur bat proposatzen dugu hemen.

Iparraldeko euskal kultur agendaren erradiografia baten saiakera
Baionako bestetako Karrikaldiko dantzariak (2023) © Lorentxa Saragueta

1913 gertarkariren datak argitaratuak izan dira 2023an gure agendan.
Haietarik 1560 Ipar Euskal Herriko probintziekin zerikusia zutelarik (Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa) eta gaineratekoak Hego Euskal Herriarekin edo Euskal Herritik kanpoko eremuekin.

Daten banaketa gertakari motaren arabera

Ipar Euskal Herriko ekitaldien daten banaketa gertakari motaren arabera. 2023ko datuak | Iturria: eke.eus - Agenda
Ipar Euskal Herriko ekitaldien daten banaketa gertakari motaren arabera. 2023ko datuak | Iturria: eke.eus - Agenda

Erabiltzen dugun terminologia

Gertakari mota Azalpena
Erakusketak Mota guzietako erakusketak (arte plastikoak, erakusketa didaktikoak...).
Hitzaldiak Mota guzietako hitzaldiak (liburu aurkezpenak, gai baten aurkezpena, eztabaidak, irakuraldiak, omenaldiak...).
Ikastaroak Noizbehinka publiko zabalari proposatuak zaizkion mota eta gai desberdinetako prestakuntza laburrak (tailerrak, formakuntzak...).
Gertakari erritualak Urtean zehar iragaiten diren egutegiari lotu ospakizunak eta besta erritualak (maskaradak, inauteriak, solstizio bestak...) sartzen dira atal horretan.
Bertso saioak Mota guzietako bertsu saioak (bertso apairuak, saioak, txapelketak...).
Festibala & ekitaldiak Festibalak eta egun bateko gertakariak. Herri Urrats bezalako ekitaldi jakin horiek hitzordu desberdinez osatuak dira gehienetan (animazioak, erakusketak, kontzertuak) baina ez beti.
Zine - Bideo emanaldiak Euskal zinema emanaldiak eta dokumentalen proiekzioak.
Ikuskizunak Ikusgarri biziduna alorreko ikuskizunak (dantza, antzerkia, zirkoko eta karrikako arteak).
Kontzertuak Estilo guzietako musika eta kantu kontzertuak (rock, a capella, abesbatzak, orkestrak ea.).
Animazioak Atal honetan biltzen ditugu gainerateko kategorietan sartzen ez diren gertakariak. Gehien-gehienetan dohainik direnak - salbuespenak salbuespen - eta iraupenaren aldetik aski mugatuak (zonbait oren gehienik).

 

Daten banaketa urtean zehar eta gaiaren arabera

Ipar Euskal Herriko ekitaldien daten banaketa hilabeteka eta gaiaren arabera. 2023ko datuak | Iturria: eke.eus - Agenda
Ipar Euskal Herriko ekitaldien daten banaketa hilabeteka eta gaiaren arabera. 2023ko datuak | Iturria: eke.eus - Agenda

Daten banaketa zonaldeen arabera

Ipar Euskal Herriko ekitaldien daten banaketa lurraldeen arabera. 2023ko datuak | Iturria: eke.eus - Agenda
Ipar Euskal Herriko ekitaldien daten banaketa lurraldeen arabera. 2023ko datuak | Iturria: eke.eus - Agenda

Gehiago jakin

Artxiboak

2023ko daten banaketa lurraldez lurralde gertakari motaren arabera

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)