Helduendako euskara kurtsoen sartzea hurbiltzen ari da
Helduendako euskara klaseak urriaren 1ean hasiko dira berriz ipar Euskal Herriko 16 Gau Eskoletan. Kurtsoak Gau eskola eta euskaltegian, on line ikastaroak, barnetegiak, taldeentzako ikastaroak, EGA prestaketa, mintzapraktikarako taldeak. Edonoren beharrei egokituriko eskaintza prestatu dute AEKn. Izenak oraidanik eman behar dira.

AEK-k ikasmolde eta formula desberdinak eskaintzen ditu euskara ikasteko. Izena emaiteko permanentziak irailaren 10ean hasi dira Ipar Euskal Herriko Gau Eskola guzietan. Kurtsoen hasiera aldiz, urriaren 1ean astelehenarekin finkatua da.
Xehetasunak :
- AEK : 05 59 25 76 09
- Prentsa txostena (pdf)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)