Ikusi Mikusi: haur eta gazte liburuen euskal azoka

2025/09/04

Urriaren 10ean, Saran, Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literaturaren azoka dela eta, Euskal kultur erakundeak, azokarekin, BILKETArekin, EHUrekin eta Biblio64rekin elkarlanean, profesionalendako egun bat antolatzen du. Denak berdin, denak desberdin… eta zu? izenburupean, haur eta gazte literaturari eskainitako topaketa honek argitalpen berrien inguruko informazioa eskaini nahi du, liburutegietan eskaintzen diren animazio proposamenak ezagutarazi, eta profesionalen arteko gogoeta eta trukea bultzatu.

Ikusi Mikusi: haur eta gazte liburuen euskal azoka
© Lorentxa Saragueta

Ikusi Mikusi proiektua euskara hutsean den Haur eta Gazte literatura azoka da. Aurten, urriaren 10 eta 11n ospatuko da Saran.

Ikusi Mikusik euskarari, baina ere haur eta gazte literaturari premiazko tokia eskaintzen die. Urriaren 10ean, Euskal haur eta gazte literatura azokako eskolen eta profesionalen eguna izanen da: bosgarren edizio honek ekintza, ikuskizun eta tailer anitz eskainiko ditu, Euskal Herri osoko ikastetxeei zuzenduak, euskal kulturaz eta literaturaz gozatzeko aukera emanez.

Aurtengo azokak ezberdintasuna hartu du gai nagusi gisa, zentzu anitzetan hartzen ahal dena gaurko gizartean. Profesionalen egunean, kontua mahai-inguruaren bitartez landuko da. Bestalde, egunak profesionaleri haur eta gazte literaturako berritasunez jabetzeko aukera emanen die, bai eta festibalaren baitan haurrei eskainiak zaizkien ikuskizun, tailer eta animazioak, eta haien sortzaileak, ezagutzeko ere.

Egun profesionalaren egitaraua

  • 9:00 - Ongi etorria, Suharragia gaineko gela
  • 9:30 - Haur eta Gazteen baitan irakurtzeko ohitura sustatzeko lantegia
    Lantegi praktiko bat eskainiko dute Galtzagorri elkarteko bi adituk. Berriki argitaratu diren obreen arteko kalitatezko hautaketa bat aurkeztuko dute, haur eta nerabe publikoentzat, mota anitzekoa. Hauen barna irakurzaletasuna dinamizatzeko estrategiak proposatuko dituzte.
  • 11:15 - Azokaren itzuli librea
    Haur eta gazte literaturan euskaraz publikatzen duten dozena bat egitura (Pamiela, Ikas, Denonartean, Txalaparta, Alberdania, Elkar…).

Eguerdiko bi proposamen - zuk hauta! 

  • 12:30 - Ikuskizun edo tailer batean parte hartu (45-50 min.) 13 proposamen desberdin. Izen ematea derrigorrezkoa da. 
  • 12:30 - Bazkaria Pleka ostatuan. Izen emate derrigorrezkoa.

Arratsaldea

  • 14:00 - Ikuskizun edo tailer batean parte hartu (45-50 min.) 13 proposamen desberdin. Izen ematea derrigorrezkoa da. 
  • 16:00 - Mahai-ingurua: (H)egoaren (h)egiak  
    - Mireia Delgado: antropologo, pedagogo eta bitartekari literarioa (Galtzagorri)
    - Ainara Lopez Zarco: Parean elkartearen langilea (genero berdintasuna)
    - Idoia Rodriguez: genero pedagogoa, idazlea (Euritan eleberria)
    - Paula Estevez: ilustratzaile eta komikigile, TUPUST kolektiboko kidea
    - Animatzaile: Ainize Madariaga  

Norberari buruzko (h)egiak non atzeman ditzakete haur eta gazteek? Bertzeak bertze Haur eta Gazte literaturaren mapan. Hor ohar baitaitezke norbera eta bertzeen arteko mugez, elkar irudikoak edo ez. Elkarren arteko (ez)berdintasunen berri har ditzakete, Haur eta gazte literatura tresna zinez baliosa da eguneroko egoerak kudeatzeko eta ongi bizitzeko, irudimena bidaide izanez, plazerezko xendretan barna. Gure album preziatuek gidaturik ibiliko gara mapa horretan barna, idazle, ilustratzaile, literaturan aditu eta elkartekide batzuen laguntzari esker. Presio estetikoaren itzala handia baita.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)