Aurtengo "Iparhots" egonaldi artistikoen deialdia zabalik
Euskal kultur erakundeak, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak, Bartzelonako Euskal Etxeak eta Musika Bulegoak, "Iparhots" egonaldi artistikoen programaren hirugarren edizioa martxan jarri dute. Ipar Euskal Herriko musika sortzaileei zuzendutako ekimen honek, sormen eta ekoizpen prozesuetan laguntzea du helburu. Horrela, taldeak beren disko berrien aurkezteko kontzertuak prestatzen laguntzen ditu, baldintza profesional paregabeak eskainiz.

Deialdian, euskaraz kantatzen duen ipar Euskal Herriko (Lapurdi, Baxenabarre, Zuberoa) edozein musikarik parte har dezake, beti ere lan diskografiko berriak edo zuzeneko emanaldi bira berriak bultzatzeko asmoa duten proiektuei lehentasuna emanez.
Izenen emateko epea 2025eko maiatzaren 5tik 29ra arte luzatuko da.
- Egonaldi deialdia (PDF)
- Parte hartzeko egin klik hemen.
- Deialdiaren emaitza 2025eko ekainaren 27an jakinaraziko da. "Iparhots" programaren arduradunek beren webgunean eta sare sozialetan argitaratuko dute.
Proiektu hau gauzatu den orain arteko bi edizioetan, Ekhi Lambert (2023) eta RTZ Kolektiboa (2024) izan dira aukeratutako artista edo taldeak.
Gehiago jakin
- Harremana: proiektuak@musikabulegoa.eus
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)