Milesker Pantxoa!

2021/01/29

24 urtez Euskal kultur erakundeko zuzendari egon ondoan Pantxoa Etchegoin-ek erretreta hartuko du 2021eko urtarrilaren 30ean. Partekatzen dugu albiste honen bitartez kultura eragileei zabaldu nahi dien mezua, eskertuz bihotz-bihotzetik bere ekarpena.

Milesker Pantxoa!
Pantxoa Etchegoin © Marion Lastiri (EKE)

MILESKER

"Etorri zait alde egiteko tenorea eta bizi berri baten gozatzeko nahikundea.

Esker mila zuen egitasmoak eta pasioak partekaturik Euskal kultur erakundeko zuzendari izan naizen 24 urte hauetan. Zuekilako harremanak guziz aberasgarriak izan dira, nola lanean, hala ene eguneroko bizian.

Esker mila euskal kulturaren biziarazteko, arraberritzeko egin duzuenarentzat, konfiantzan, elkarrenganako errespetuan, eta trukaketa eraikitzaileen bitartez

Esker mila euskal kulturaren biziarazteko, arraberritzeko egin duzuenarentzat, konfiantzan, elkarrenganako errespetuan, eta trukaketa eraikitzaileen bitartez.
Kurutzatuko zaituztet oraino bidenabar, hor gaindi, edo bidaide izanen gara berdin.
Dena den, bidaia on.

Atxikimenduz eta estimuz."

Pantxoa ETCHEGOIN

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)