Nekatoenea/Hugoenea 2026: Euskal idazleendako literatura sorkuntza egonaldia
Hamaseigarren urtez jarraian, Euskal kultur erakundeak, Itsasertzeko CPIE-k eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) euskarazko literatur sorkuntzarako egonaldi bikoitzerako deialdia zabaldu dute, euskaraz idazten duten egile guziei irekia dena. Hautagaitza aurkezteko epea : 2026ko ekainaren 12a.
Egitasmoak lau ardatz ditu:
- Euskarazko literatura sorkuntza, Euskal Herriko ondare naturala edota kulturala testuinguru gisa hartuta. Literatura formaren hautua libre uzten da (ipuina, eleberri laburra, poesia, komikia, antzerkia, bertsoa, alegia, erran zaharra, kantua…).
- Topaketa bat publikoarekin egonaldi denboran, Hendaian, idazleak bere ibilbidea eta gogoeta aurkez ditzan.
- Aurkezpen publiko bat egonaldiaren ondotik, Pasai Donibanen, idazleak bere sorkuntza aurkez dezan.
- Idatzitako lanaren balorazio posible bat.
Deialdia euskaraz idazten duten horizonte guzietako autoreei zuzendua da. Literatura formaren hautua libre utzia da (ipuina, eleberri laburra, poesia, komikia, antzerkia, bertsoa, alegia, erran zaharra, kantua…). Haur eta gazteei zuzendu proposamenak begi onez ikusiak izanen dira. 2026ko irailean eta urriaren eta abenduaren artean, hilabete batez Abbadia Eremuko Nekatoenea etxean eta beste hilabete batez Pasai Donibaneko auzoaren erdi-erdian kokatua den Hugoenea etxean apartamendu bat beretako izateaz gain, autoreak 3000 euroko dirulaguntza ukanen du.
Hautagaiek ekainaren 12a arte dute beren burua aurkezteko.
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)