Maitane Hernandez
2022/04/21
Joan den maiatzaren 20an, mukurru bete zen Ortzaizeko zinegela Euskal kultur erakundeak herrian berean Eleketa ahozko oroimenen bilketaren karietara grabatu lekukotasun zonbaitzuen ikusteko. Irail hondar arte Garazi-Baigorriko bideo-lekukotasun zati andana bat erakusten duen borna bat egonen da Ortzaizeko Posta agentzia-liburutegian.
Euskal kultur erakundeak prestatu pasarte batzuen muntaketa erakutsi zen karia hortara eta bigarren parte batean Lur Olaizolaren "Libertatea" bideo-sorkuntza, Jeanne-Mari (Mamaddi) Jaunarena herritarraren lekukotasunean oinarritua.
Muntaketan ondokoko lekukoen testigantzak ziren baloratu;
Euskal kultur erakundearen eta Ortzaizeko herriko etxearen eskutik, 2022ko irail hondar arte Garazi-Baigorriko bideo-lekukotasun zati andana bat erakusten duen borna bat egonen da Ortzaizeko Posta agentzia-liburutegian.