Maia Etchandy
2022/12/03
1984ko Bazko egunez iragan zen lehenbiziko Sarako Biltzarra. Badu orain beraz 37 urte baino gehiago literatura hitzordu hau ezinbestekoa bilakatu dela. Urtez urte garatu da. Jende andana bat bilduko da aurten ere Sarako kiroldegian; egun pasa edo kuriostasunez joanen direnak, mugaren bi aldeetarik etorri euskal literaturazaleak…
Aurten, 39. edizioaren karietara Euskal Herriko Idazleen Biltzarrak usaiako data aldatzen du. Horregatik, Pazko aitzineko igandean, Erramu igandez, iraganen da.
Eta hala izanen da hemendik aitzina.
Apirilaren 10ean finkatua da beraz publiko zabalerako eguna eta apirilaren 11n, astelehenean, profesionalena.