"Ihaute denbora"
Pireneotako ihauterier buruzko zuri ta beltzeko argazki erakusketa, orotan 14 ihauteri : Euskal Herria, Aragoia, Kantabria, Katalunia.
Ihauteri bakoitzarentzat A3 afitxa bat deskribapen simple batekin : kokapena, pertsonaien izenak, jauntsiak, tresnak, nola igaraiten den...
Afitxa horiek euskaraz, frantsesez eta okzitandarrez dira.
Erakusketaren osatzeko, fitxak ere eskuko ezarriak izanen dira.
Gehiago jakin
Fitxa teknikoa
- 45 argazki, zuri ta beltz 45 kuadro : 50*70 eta 30*40
- Gelaren araberan moldatzen ahal da erakusketa
- Molde berdinean, beste erakusketa bat eskainia da Xiberoko maskaradetaz : 25 xuri eta beltzeko argazkiak A3 afitxekin maskaraden deskribapenarekin
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera.
Hiru ardatz nagusiren inguruan oinarritua den bide-orria landu du Euskal kultur erakundeko lantaldeak 2023-2026 epealdirako.