Georgiako polifoniak Euskal Herrian
Duela bi urte, Céline Mounole, Maddi Oihenart, Kattalin Indaburu eta Philippe Albor, euskal kantari eta musikariek osatu zuten Iruska taldeak parte hartu zuen Ohizko Polifonien Nazioarteko Topagune batean, Tbilissi eta beste Georgiako eskualde batzuetan kontzertuak eskainiz.
Egun, Euskal kultur erakundeak Mzetamze taldea, emazte kantari talde zoragarria, errezibituko du Euskal Herrian, hainbat kontzertu eta ekitaldirentzat (ikus programa eta taldearen aurkezpena).
Kontzertuak emaiteaz gain, egonaldi artistiko bat eginen du talde honek Heletan bi egunez. (Traboules Konpainiaren laguntzarekin). Hor, Iruska taldeko hiru kantariek berenganatuko dute Georgiako polifonien berezitasuna; halaber, Mzetamze taldeak euskal errepertorioa landuko du karia hortarat.