Mitologiari buruzko hitzaldiak
Basajaun, Mari, Laminak, Tartaro… hainbeste izen xuxurlatuak, kontatuak, amestuak eta batzuetan desitxuratuak, guztiek batera euskal mitologiaren liburu handiaren kate txiki bat osatzen dute. 2026an aurkeztu duen erakusketan, Irisarriko Ospitalea ondare heziketa zentroak euskal mitologia jorratu nahi izan du aurreiritziak alde batera utzita eta bere ikuspegi pitoreskoaz harago.
Pertsonaiak, lekuak, ipuinak eta istorioak biziaraziz irudimenaren munduan murgiltzeko plazerarentzat. Antropologoek, historialariek, baita ere ilustratzaileek, eta ipuin-kontalariek ere parte hartu dute erakusketan, amets eta pedagogia uztartu nahi izan dituen ekimen hortan.
Karia hortara hitzaldi desberdinak eta kolokio bat proposatuak izan dira ere.
Hitzaldi horiek Euskal kultur erakundearekin partaidetzan grabatuak izan dira.
Grabaketak

Mari, figura nabarmena euskal mitologian
Jon Mentxakatorre Odriozolaren mintzaldia, 2026ko apirilaren 30ean emana Irisarriko Ospitalean.
Mitologia eta megalitismoa
Pablo Marticorenaren mintzaldia, 2026ko ekainaren 19an emana Irisarriko Ospitalean.
Euskal mitologia gure gizarte garaikidearen prismatik
Aitzpea Leizaola eta Amaia Carrere-ren mintzaldia, 2026ko urriaren 2an emana Irisarriko Ospitalean.Ikus ere
- "Akitaniako mitologiak" kolokioa - Bideoak
2026an, Departamenduko Ondare hezkuntzarako Ospitalea zentroa, Bonnat-Helleu museoa eta Euskal kultur erakundea elkartu ziren Akitaniako eta Pirinioetako mitologien inguruko gogoeta zientifikoaren bultzatzeko. Karia hortara kolokio bat antolatu zuten gai horri buruz 2026ko irailaren 18an, Irisarrin.
