Akitaniako mitologiak

2026an, Departamenduko Ondare hezkuntzarako Ospitalea zentroa, Bonnat-Helleu museoa eta Euskal kultur erakundea elkartu ziren Akitaniako eta Pirinioetako mitologien inguruko gogoeta zientifikoaren bultzatzeko. Karia hortara kolokio bat antolatu zuten gai horri buruz 2026ko irailaren 18an, Irisarrin.

1987an Txomin Peillenek zuzendu Vasconiana I kolokio aitzindaria egin eta kasik berrogei urtera, gure hiru erakundeek mitologia, arkeologia, etnografia eta etnolinguistika adituak biltzea proposatu zuten, Akitaniako mitologiak kolokioaren karietara.
Vasconiana II gisa pentsatua, topaketa honek ikerketaren azken aurrerapenak arakatzeko, ikuspegiak gurutzatzeko eta gure irudimenei forma ematen segitzen duen ondare kulturalari buruzko ikuspegi berriak zabaltzeko aukera eman zuen.

Hizlariak eta ekarpenak

Jean-Loïc Le Quellec
Jean-Loïc Le Quellec
Jean-Loïc Le Quellec

Posible ote da historiaurreko mitoak berriz atzematea?

Julien d'Huy
Julien d'Huy
Julien d’Huy 

Bi ohoin izarretan: euskal kontakizun baten jatorri paleolitikoa

Natalia Zaika
Natalia Zaika
Natalia M. Zaika

Ipuinen bilketa Euskal Herrian XIX. mendearen amaieran

Argitxu Camus Etchecopar
Argitxu Camus Etchecopar
Argitxu Camus Etchecopar

Ipuin eta sinesmen herrikoiekiko harremanaren bilakaera euskal gizartean, Eleketa ahozko memoriaren funtsetan barna

 

Anne Hambücken
Anne Hambücken
Anne Hambücken

Megalitei lotutako alegiazko izakiak Akitania Berriko folklorean

 

Jean-Luc Schenck-David
Jean-Luc Schenck-David
Jean-Luc Schenck-David

Erlijio usaiak Antzinako Akitanian

 

Ikus ere