Théodore Lasserre

Théodore Lasserre

Théodore Lasserre Urruñan (Zokoan) sortua da 1923ko martxoaren 4ean. Bere aita, 1914-1918ko gerlan gazatua izan zena, zendu zen Théodorek zazpi urte zituelarik eta arrebak bi urte. 14 urtetan utzi zuen eskola zertifikata pasa gabe.
" Eustachie" lurrunontzian (bapore-ontzian) hasi zen aña (edo txo) gisa, gero " Fifine-Henri" ontzian, 1942 arte.
1939-1945ko gerlan, ezin baitzen Espainiara pasatu, gorde zen Landesetan zerrategi batean 1945 arte.
Berriz arrantzan hasiko da 1946an erretiroa arte, 1977 arte. Théodore platero ona zen. 1969an, 36 urtetan, ezkondu zen Mariluxekin (arrantzale alarguntsa batekin).

Théodore Lasserre 2012ko apirilaren 30ean zendua da.

Théodore "Hiri Zer Zaik" bere etxean grabatua izan da. Bere haurtzaroaz, familiaz hitz egin digu (frantsesez) eta nagusiki arrantzale ofizioaz. Añaren eta plateroaren lanak, arrantza teknikak (kazan, peita bizian), arrantza motak (sardina, antxoa, atuna, berdela) eta erabilitako sareak deskribatu ditu. Patroiak eta mekanikariak behar duten diplometaz argitasunak ematen dizkigu. Azkenik, Dakarren iragan kanpainetaz eta jasandako istripuez oroitu da.

Gehiago jakin

Gehiago jakin