Olentzeroren lagunak elkarteak 2016ko abenduaren 11n grabatu zen "Olentzero Kantuz, jalgi hadi Baionara" kontzertuaren grabaketak sarean eman nahi izan ditu, dohainik eskuragarri izan daitezen. Bai haurrek bai erakasleek eta gurasoek goza ditzaten. Hemen daude bildurik.
Kontzertuaren zuzeneko grabaketatik datoz kantuak. Ekitaldian parte hartu zutenak izan ziren Baionako 12 ikastetxe (elebidun publikoak, elebidun pribatuak, ikastolak), 3 abesbatza (Baionan kantuz, Haiz’egoa heldu eta haurrak, Buhaminak), Iruñako Lau urrats dantza Taldea, eta Noaingo San Miguel eskola publikoko haur abesbatza (ikus egitasmoaren aurkezpena).
Zintzilikatu diren kantuak eta bideoak hezkuntza edo famila arloan erabil daitezke bakarrik. Beste ingurune publikoetan egin daitezkeen erabilpenak ez dira aizu, baimenik eskuratu ezean.