Galarrotsak festibala

Lehen « Galarrotsak » Hazparnen iragan ziren, 1984ko apirilan, EATB-ren ekimenez eta Eihartzea kultur etxearekin elkarlanean.  

1985ean, antzerki aldi hori « Galarrotsak festibala  » bilakatu zen eta aipaturiko bi elkarteei sortu berri zen Euskal Herriko kultura zentroa batu zitzaien.

"Galarrotsak" festibala Donibane-Lohizunen 1985ean

Horri esker sorkuntza berrienak mugaz bi aldeetan aurkez zitezkeen.

  • 1988an, festibala Heletan iragan zen eta omenaldi berezia egin zitzaion urte hastapenean zendu Piarres Larzabali.
  • 1992an, festibala berriz abiatu zen Donibane-Lohizunen Herriko Etxearen eta Euskal kultur erakundearen laguntzarekin. Hiru aldiz egin da.