Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal Herria Ipar Euskal Herria - Iparraldea Iparraldea XXI 5. Bertsolariak

5. Bertsolariak

Idatzia izan aitzin, euskara ahozko hizkuntza zen, besteak beste bertsolaritzak aberasturik.

Amets Arzallus ospe handiko bertsolari bat da, Euskal Herri osoan preziatua. 1983an Donibane Lohizunen sorturik, ikasketak Baionako Bernat Etxepare lizeoan egin ditu, Leioako unibertsitatera joan aitzin kazetaritza ikastera. 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian bigarren atera da.

Maiana Irigoyen 1992an sortu zen Baionan. Baionako Bernat Etxepare lizeoko terminaleko ikaslea da. 9 urtetan hasi zen bertsoak egiten. 17 urtetan, bertsolari belaunaldi berri bat ordezkatzen du, ohitura horretan emaztearen lekua baieztatuz. Bertsolari txapelketetan maiz parte hartzen du. 2009ko Iparraldeko Bertsolari Txapelketan - 18 urtetik beheitikoen kategorian - bigarren atera da.

Bertsoak

Iparraldea XXI

Amets Arzallus:
Modernitate delako horrek eni egin daut zimiko
Frantsestu gara, amerikartu, ez gara gure Herriko
Gure hizkuntza galtzera goaz eternitate guziko
eta beldur naiz ez ote dudan ene begiz ikusiko

Maiana Irigoyen:
Idek begiak, ez beldur ukan, euskaldunak beti hor gara
Gure hizkuntza heltzen ari da eremu berrietara
Atzo baserrin, egun hirian, ahotik belarritara
Alorretatik karriketara jalgi hadi gur'euskara

A.A.:
Arrazoin duzu, jalgiak gira gu karrikaren erdira
Gure hizkuntza ta izaitea biak elgarri begira
Baina karrika horren erdian zerbait gertatzen ari da
Gure gainetik mundu osoko kulturak pasatzen dira

M.I.:
Beste kulturak bai pas'ten dira gurearen inguruan
Ze inporta du, gu euskaldunak gira mundutar buruan
Zaharrenetarik izanik ere, ez da galtzeko punduan
Lotsarik gabe euskara ahoan ibili gaiten munduan

Iparraldea: lurraldea

iparraldea2.jpgBiztanlegoa: 290 000 biztanle inguru 2008an.
Zabalera: 2967 km2
Probintziak: Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa.
Herri elkargoak: bi hiri-elkargo (Baiona - Angelu - Biarritz - Bidarte - Bokale / Hego Lapurdiko hirigunea) eta 8 herri-elkargo (Amikuze, Bidaxune, Garazi-Baigorri, Hazparneko lurraldea, Iholdi-Oztibarre, Errobi-Aturri, Xiberoa, Errobi)
Gehiago jakin

Iparraldeko herriak eta herri elkargoak

IparraldeaIpar Euskal Herriko herrien eta herri elkargoen zerrenda