Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal Herria Ipar Euskal Herria - Iparraldea Iparraldea XXI 4. Dantza Hirian

4. Dantza Hirian

2006an, Donostiako "I.D. Iniciativas Danza" taldeak eta Hendaiako Tailerrak Dantza Hirian mugaz gaindiko festibala sortu zuten. Haien helburua dantza garaikidea kalera eramatea zen, antzerkiaren alternatiba bat proposatu eta, era berean, arkitekturaren eta dantzaren arteko lotura bat sortzeko gisan. Mugarik gabe bizitzeko asmoak, alde batetik, eta dantza arloko profesionalen eta Akitania-Euskadiko erakunde publiko zein pribatuen arteko lankidetzako zubiak sortzeko nahiak, bestetik, eraman dituzte mugaz gaindiko proiektu hori abian jartzera, dantza garaikideari oldar berri bat emateko Baiona-Donostia Eurohiriaren lurraldean.

Iparraldea: lurraldea

iparraldea2.jpgBiztanlegoa: 290 000 biztanle inguru 2008an.
Zabalera: 2967 km2
Probintziak: Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa.
Herri elkargoak: bi hiri-elkargo (Baiona - Angelu - Biarritz - Bidarte - Bokale / Hego Lapurdiko hirigunea) eta 8 herri-elkargo (Amikuze, Bidaxune, Garazi-Baigorri, Hazparneko lurraldea, Iholdi-Oztibarre, Errobi-Aturri, Xiberoa, Errobi)
Gehiago jakin

Iparraldeko herriak eta herri elkargoak

IparraldeaIpar Euskal Herriko herrien eta herri elkargoen zerrenda