Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal Herria Ipar Euskal Herria - Iparraldea Iparraldea XXI 6. Mak eta Itxaro Borda

6. Mak eta Itxaro Borda

MAK rap talde bat da. Honen berezitasuna lurralde bati Euskal Herriari - lotu nortasunaren aldarrikatzea da. Musika mailan, MAK-ek bertsoak eta rap musika, txalaparta eta erritmo kaxa nahasten ditu. MAK-en engaiamendu politikoak daraman mezua honako hau da : mundura ireki behar dugu, gure indarrak, hau da, mendeetan zehar iraun duen gure hizkuntza (euskara) eta "munduko herriaren" gainean dugun ikuspegia, alde batera ez utziz.

Itxaro Borda idazlea Baionan sortu zen 1959ko martxoaren 29an. Haurtzaroa Nafarroa Behereko Oragarren igaro zuen. Nekazaritzan eta Historian lizentziatua, lanbidez postaria da: garai batean Parisen, gero Maulen, eta gaur egun Baionan. Baiona Ttipiko Cordeliers karrikan bizi da.

Maiatz literatur aldizkariaren sortzailea izan zen Luzien Etxezaharretarekin batera, 1982an. Lehen liburua 1984an eman zuen argitara: "Bizitza nola badoan" (poesia). 2002an Euskadi Saria jaso zuen, "%100 basque" nobelari emana. Hainbat egunkari eta aldizkarietan idazteaz gain, poemak eta kantuak sortzen ditu. 2009an "Ezer Gabe Hobe" liburua argitaratu du Susa edizioetan.

Iparraldea: lurraldea

iparraldea2.jpgBiztanlegoa: 290 000 biztanle inguru 2008an.
Zabalera: 2967 km2
Probintziak: Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa.
Herri elkargoak: bi hiri-elkargo (Baiona - Angelu - Biarritz - Bidarte - Bokale / Hego Lapurdiko hirigunea) eta 8 herri-elkargo (Amikuze, Bidaxune, Garazi-Baigorri, Hazparneko lurraldea, Iholdi-Oztibarre, Errobi-Aturri, Xiberoa, Errobi)
Gehiago jakin

Iparraldeko herriak eta herri elkargoak

IparraldeaIpar Euskal Herriko herrien eta herri elkargoen zerrenda