Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal Herria Ipar Euskal Herria - Iparraldea Iparraldea XXI 1. Euskal Herria Zuzenean

1. Euskal Herria Zuzenean

EHZ festibala 1996 an sortu zen. 2002 arte Arrosako herrian (Nafarroa Beherea) iragan zen. Gero, 2008 arte Zuberoako Idauzen egon zen, Heletara joan aitzin 2009ko ediziorako. Bolondresek gehienbat antolaturik, festibal horrek kalitatezko kontzertu, ikuskizun bizidun eta eztabaidak eskaintzeko asmoa du, denei eskuragarri zaizkien prezioak proposatuz. Festibal ekintzaile horrek defendatzen duen mezua hauxe da: euskararen eta euskal kulturaren babespena eta garapena.

Iparraldea: lurraldea

iparraldea2.jpgBiztanlegoa: 290 000 biztanle inguru 2008an.
Zabalera: 2967 km2
Probintziak: Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa.
Herri elkargoak: bi hiri-elkargo (Baiona - Angelu - Biarritz - Bidarte - Bokale / Hego Lapurdiko hirigunea) eta 8 herri-elkargo (Amikuze, Bidaxune, Garazi-Baigorri, Hazparneko lurraldea, Iholdi-Oztibarre, Errobi-Aturri, Xiberoa, Errobi)
Gehiago jakin

Iparraldeko herriak eta herri elkargoak

IparraldeaIpar Euskal Herriko herrien eta herri elkargoen zerrenda