Hitzaditza 2008 : idazleak eta testuak
| Idazleak | Testuak |
|---|---|
Amaia Hennebutte-Millard![]() Amaia Hennebutte-Millard: Biarritzen sortua, Senperen bizi eta 11 urte hauetan andereño Ikastoletan, nagusiki ttipiekin. Idazle lanetan hasi zen 1999an Pantso saguaren ixtorioa asmatuz Gatuzain-ek argitaratua 2001n. Ondotik, itzulpen lanetan ibili da, bereziki Gatuzain-ek argitaratu gazte literaturan. Azkenik, 12 olerki idatzi ditu ñiñientzat. (argazkia : P. Maitia) |
Koldo Amestoy

Koldo Amestoy, moda eta ikuspegietarik aldenduz, beti aurrera doa, bere ikuskizun bakoitzak kondalari irudi berri bat agertzen digula.
Ipuinaren birpizte alorrean aintzindari bezala ezagutua da Euskal Herrian. 1983.ko urteaz geroztik, Koldo Amestoy ipuinaren mundutik kondalari dabil. Bere ikuskizunetan zehar, beti sorkuntza bereziak agertzen ditu, Euskal Herriko ipuin eta mitoetan murgiltzen gaituela, Herensuge, Laminak, Basajaunak, eta euskal mendietan dauden beste hainbat pertsonai babesle, zuhur edo maitagarrien ingurunean.
(argazkia : Michel Eche).
Piarres Larzabal

Piarres Larzabal Azkainen sortu zen eta « Irri eta nigar » lehen antzerki-lana 1934ean idatzi zuen.
Jende anitzek urteetan negar eta irri egin dute bere antzerkien ikustean, eta gaurregun oraino gehien antzeztua den idazlea da. Hastapenean, antzerki dibertigarriak idatzi zituen « Kontrabandistak », « Eiherazainaren astoa », « Okilamendi Jaun Mera » -, baina laster ulertu zuen euskal antzerkiak "heldutasuna" lortu behar zuela eta gai guziak aipatzeko gai izan behar zuela, hots konzientzia, gizarte, nortasun arazoak.
(argazkia : artxiboa).

Ipar Euskal Herriko
Etxepare Institutuak Iván Igartuak eta Xabier Zabaltzak idatzitako "Euskara" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko elebidun batean (euskaraz, frantsesez). Edizio berezi hau
Erramun Bachoc soziolinguista eta EKE-ko lehendakari ohiak idatzi dituen euskal soziolinguistikaren inguruko kronikak