Neguko eta inauterietako tradizioak: artikulu eta liburu bibliografia bat
Gaiari lotu zonbait irakurketa gomendio.
"Ilunpetik argira - Ihauteri", Truffaut, Thierry, Beltzaiz, Patxi, Elkar (2025)
Thierry Truffaut antropologoak eta Patxi Beltzaiz argazkilariak, udaberriaren atarian, urte zaharraren eta berriaren arteko igarobidean, iniziazio bidaia batera eramaten gaituzte.
"Inauterietan nor da nor" | Gaur8, 2026ko otsaila
Aitzpea Leizaola antropoloagoaren eta Amaia Carrere marrazkilariaren ekarpenekin osatu artikulua gaur8 aldizkarian (PDF)

Thierry Truffaut (1957, Baiona, Lapurdi) antropologoa da, animatzailea, eta batez ere ihauterizale amorratua. Dentsitate handiko lanen autore, Lapurdiko ihauterien XX. mendeko biziberritzean parte hartu du eta berantago ikertu. Atal honen osatzeko urratsetan, hau da neguko errituei eta ihauteriei buruzko baliabideen bilketan laguntza handia ekartzen digu.