Gogor

Gogor

Biskaiko eta Euskalerri osoko Eleiza ofizialaren jokabide lotsagarriaz mundurik eta ainbestetan lege barruan jokatuaz asperturik, Biskaiko 60 abadek, 1968-ko Azillaren 4 an, dokumentu bat bidali zuten Aita Santuari,berealako erantzun egoki bat eskatuaz. Baina Erromak errantzuna asko luzatu edo ukatu egiten dauzala ta, Derio-ko Seminario barruan sartu ziren 60 abadeok ez urteteko asmoz, arik eta Erromak erantzun arte.

Antxe egon ziren 25 egun, gau eta egun poliziz inguraturik, eta izparringi, irrati ta teleikuskinak diranak eta ez diranak etengabe zabaltzen ziarduela. Abadeak, Seminario barruan euren batzar, Meza ta jatorduetan, euskaldunari dagokionez, kanta ugari abestu ebezan. abestu ebezan. Abesti areik gabatu ta disko baten agertzea bururatu zokon norbaiti. Hemen, Derio-ko GOGORTASUN abade taldearen oroigarri, CD historiko bat