Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal musika eta kantua Albisteak

Albisteak

Gaia: Aste kulturala
Bi Harriz Lau Xori 2019

Bi Harriz Lau Xori 2019

2019ko martxoaren 21etik 24ra, Biarritz Culture-k "Bi Harriz Lau Xori" festibalaren edizio berri bat antolatzen du Biarritzen. Euskal kulturaren aniztasuna ezagutarazi nahiz, hainbat ekitaldi proposatuak izanen dira. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Xarnegu Eguna 2017

Xarnegu Eguna 2017

2017ko apirilaren 28tik maiatzaren 7a arte, Xarnegu Egunaren 13. edizioa ospatuko da Bidaxunerriko zazpi herrietan. Erakusketak, ikusgarriak, mintzaldiak, kontzertuak, tailerrak... Denetarik izanen da kulturen, estiloen, hizkuntzen eta belaunaldien nahasketa aldarrikatzen duen jaialdi honetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Nafarroaren Eguna 2017

Nafarroaren Eguna 2017

Apiril guziz bezala, Baigorriko Basaizea elkarteak hainbat kultur ekitaldi antolatuko ditu aurten ere. Hala nola, apirilaren 30ean ospatuko den ohiko Nafarroaren Egunaz gain, Niko Etxart-en kantutegian oinarritu Sinfo-Niko izeneko musikaldia iraganen da apirilaren 29an. Txartelak oraidanik har daitezke.

Gehiago irakurri

Herri Uzta 2013

Herri Uzta 2013

Urriaren 10etik 13ra, Herri Soinu elkarteak Herri Uzta festibalaren bigarren edizioa antolatuko du Errobi aldeko herri ezberdinetan. Lau egunez, musika, dantza eta karrikako arteak inguruko ikusgarri eta animazio andana bat preziatzen ahalko dira. Euskal kultur erakundea festibalaren partaide da.

Gehiago irakurri

Euskal Bide Arteak 2013

Euskal Bide Arteak 2013

2013/04/22

Apirilaren 25etik 28ra, Euskal Bide Arteak festibala iraganen da Bidarten.  Musika, ipuinak, dantza, kantua, erakusketa... Denetatik izanen da Bidarteko Herriko Etxeko Kultura Zerbitzuak eta Euskal kultur erakundeak antolatu euskal kulturaren inguruko festibal honen 7. edizioan.

Gehiago irakurri

Iparra Galdu Gabe 2012 Getxon

Iparra Galdu Gabe 2012 Getxon

2012/10/09

Getxoko Hiriak eta Euskal kultur erakundeak "Iparra galdu gabe !" kultur zikloa antolatzen dute urriaren 4tik azaroaren 4ra. Helburua, ipar Euskal Herriko kultura Getxotarrei hobeki ezagutaraztea da. Aurtengo programazioa "hitza"-ren inguruan egituratua da.

Gehiago irakurri

9. kultur astea Hazparnen

9. kultur astea Hazparnen

2012ko irailaren 29tik urriaren 5era, Eihartzea elkarteak 9. kultur astea antolatzen du Hazparnen. Erakusketak, mintzaldiak, tailerrak, dokumentala, mahain-ingurua, kontzertua, dantza, ... Biziki egitarau aberatsa prestatu dute "Etxez etxe" gaiaren inguruan. Animazio gehienak elkartearen egoitza berrian iraganen dira, Francis Jammes karrikaren 81. zenbakian.

Gehiago irakurri

Mintzalasai festibalaren lehen edizioa Biarritzen

Mintzalasai festibalaren lehen edizioa Biarritzen

Irailaren 17tik 23ra, Biarritzeko hogei bat elkartek euskararen inguruko Mintzalasai egunak antolatzen dituzte. Aste batez, hogeita hamar bat hitzordu antolatuak dira, erakusteko eguneroko bizian posible dela euskaraz bizitzea.

Gehiago irakurri

Euskal musikaren munduko eragileak

Iparraldeko kantua eta musika munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, kantariak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...)

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Jon Eskisabelek idatzitako "Euskal kantagintza" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Joana Pocheluk itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musika klasikoa

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Karlos Sánchez Ekiza-k idatzitako "Euskal musika klasikoa" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal musika klasikoa

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musikaren agenda
  • Erakusketak
  • Argazkilaritza
  • Kantua
Euskal kantariak argazkitan Noiz arte: 2019/09/30
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Dantza
  • Musika
Aiherrako Kabalkada 2019/09/22
  • Kontzertuak
  • Musika
Kalakan + Berçaits Anaiak + Andoni Aguirre + Dominique Le Guichaoua 2019/09/22
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Itsasoa 2019/09/22
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Goraki 2019/09/23
  • Kontzertuak
  • Kantua
Saiberri 2019/09/25
Gehiago…