Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal musika eta kantua Albisteak

Albisteak

Gaia: Egonaldia
Unai Oiartzun-en idazle egonaldia Nekatoenean

Unai Oiartzun-en idazle egonaldia Nekatoenean

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren seigarren edizioaren karietara, Unai Oiartzun Irundar gaztea hautatua izan da. Idazlea 2016ko urrian egonen da Hendaiako etxe famatuan gazteei zuzenduriko eleberri baten idazteko. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Organik eta Rouge Elea, "Aterpean" programan aukeraturiko bi konpainiak

Organik eta Rouge Elea, "Aterpean" programan aukeraturiko bi konpainiak

Dantza Hirian mugaz haraindiko festibalak sortu Aterpean programak, Organik eta Rouge Elea konpainien egonaldiak hartuko ditu uztailan eta abuztuan. Konpainia bakoitzak dantza-obra bana prestatu beharko du iraileko. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

EKEk eta Donostiako hiriak partaidetza berritu dute

EKEk eta Donostiako hiriak partaidetza berritu dute

Euskal kultur erakundeak eta Donostia Kulturak 2010ean sinatu zuten lehen aldiz hitzarmenari segida eman diote 2017 urtea arte, honek izan dituen emaitza onak eta elkarren arteko kidetzak sor ditzaken aukera berriak ikusita.

Gehiago irakurri

"Aterpean" artista egoiliarrendako 2013ko deialdia

"Aterpean" artista egoiliarrendako 2013ko deialdia

Dantza Hirian festibalak antolatzen duen artista egoiliarrendako 2013ko deialdia zabaldua da. Bere helburua gaur egungo dantza-ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan ezagutzera ematea da. Proiektuak bidaltzeko azken eguna: 2013ko maiatzaren 31.

Gehiago irakurri

Abbadia eremua euskal idazle gazteen aterbea

Abbadia eremua euskal idazle gazteen aterbea

Hirugarren aldikoz, Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) gazte literatura egonaldi bat antolatuko dute 2013ko urrian, Abbadia Eremuan, Hendaian. Hautagaitza aurkezteko epea 2013ko maiatzaren 15a arte luzatua izan da.

Gehiago irakurri

Literatur itzulpenerako beka bat frantsesetik itzultzeko

Literatur itzulpenerako beka bat frantsesetik itzultzeko

ÉCLA Aquitaine erakundeak beka bat emanen du Frantziatik kanpo bizi diren literatur itzultzaileentzat, frantsesetik literatur obra baten itzultzeko ama-hizkuntzara. 2012ko irailaren 4an bururatzen da beka eskatzeko epea.

Gehiago irakurri

Euskal musikaren munduko eragileak

Iparraldeko kantua eta musika munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, kantariak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...)

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Jon Eskisabelek idatzitako "Euskal kantagintza" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal kantagintza: pop, rock, folk

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Joana Pocheluk itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxka beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musika klasikoa

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Karlos Sánchez Ekiza-k idatzitako "Euskal musika klasikoa" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

Euskal musika klasikoa

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal musikaren agenda
  • Ekitaldiak & festibalak
  • Musika
Ixo! Fest #2 2019/09/21
  • Kontzertuak
  • Koru kantua
Kantauri 2019/09/21
  • Erakusketak
  • Argazkilaritza
  • Kantua
Euskal kantariak argazkitan Noiz arte: 2019/09/30
  • Kontzertuak
  • Rock
Donibane Ziburuko Gaztetxeak 28 urte 2019/09/21
  • Kontzertuak
  • Musika
Antton Larrandaburu eta Bitxiloreak + The Drunken Barrels + Doctor Mephisto + DJ Basatiroots 2019/09/21
  • Kontzertuak
  • Musika
Pauline & Juliette 2019/09/21
Gehiago…