Musika bizi ezan/ezak!
Musikari batekilako topaketa, haren musika-unibertsoaren deskubritzea eta musika baten sorkuntza kolektiboa.
| Ezaugarriak | |
|---|---|
| Publikoa | 5.a - Terminala |
| Oren kopurua | 22 oren (8 autonomian + 14 musikariarekin) |
| Kanpoko parte hartzaileak | Pantxix Bidart / Odei Barroso |
| Bukaerako ekoizpena | Kantu bat |
| Prezioa | 975 € + Musikariaren bide gastuak |
| Finantzamendurako bideak | EEP (Ikastetxeen Proiektu Deialdia), pass Culture, Departamendua (PDEAC) |
Helburuak
- Euskal musika ezagutaraztea eta biziaraztea Iparraldeko kolegioko eta lizeoko ikasleei, haren sustraiak (kulturalak, politikoak, sozialak) eta eraginak hobeki ulertzeko bidea emanez.
- Euskararen erabilerari zentzua eman, euskal musikari batekin elkarrekintzak sortuz eta euskara ideien eta emozioen bektore gisa erabiliz.
Ibilbidea
- Ikerketa fasea
Artista eta haren lanari buruzko informazioak biltzea jarduera batzuen bidez: kontzertu baten afitxaren sortzea, bere maleta ibiltariaren deskubritzea... - Topaketa
Musikariarekilako topaketa: trukaketa haren ibilbide eta praktika artistikoaren inguruan, maletaren analisiatik atera diren hipotesien baieztapena, artistaren musika performantzia... - Sorkuntza fasea
Musikari batekin, kantu bat sortzea, abesten ikastea eta entseatzea.
Gaitasun arlo mobilisatuak
Musika hezkuntza
- Interpretazio edo sorkuntza musika-proiektuak gauzatzea
- Esploratzea, irudikatzea, sortzea eta ekoiztea
Komunikabide eta informazio hezkuntza
- Komunikabideak eta informazioa modu autonomoan erabiltzea
- Informazioa ekoiztea, komunikatzea eta partekatzea
Hizkuntza biziak
- Entzutea eta ulertzea
- Irakurtzea
- Idaztea
- Molde jarraikian mintzatzea
- Erreakzionatzea eta hizketatzea
- Kanpoko eta tokiko hizkuntza bizi baten alde kulturalak deskubritzea
Gehiago jakin
- Pantxix Bidart (Ustiapen pedagokikoa)
Izen emateak
- lucie.lohier@eke.eus // 05 59 93 38 72
- Ibilbide horretarako, tokiak mugatuak dira.