Odei BARROSO

Odei Barroso © Jakes Larre - EKE
Odei Barroso © Jakes Larre - EKE
IZEN-DEITURAK: BARROSO GOMILA, Odei
SORTEGUNA: 1988
SORLEKUA: BARAKALDO (Bizkaia)

MOTA : bat-bateko bertsuak, bertsu-erakasle

BIOGRAFIA :

Odei Barroso 1988an sortu da Barakaldon baina 3 urterekin Urruñara bizitzera etorri da. Gaur egun Azkainen bizi da.

Bertsutan 13 urterekin hasi eta geroztik hortan dihardu. 2010 urtean, bertsu irakasle bilakatu zen Bertsularien Lagunak elkartean, Ipar Euskal Herriko ikastola, hezkuntza sail ezberdinetan eta bertsu eskoletan .

2008an iragan lehen ediziotik parte hartu zuen XILABA, Ipar Euskal Herriko bertsulari xapelketaren edizioetan, bai eta 2013 Txapelketa nagusian.

Poeta, kantaria, musikaria, 2ZIO rap taldeko kidea ere izan da.

BERTSU TXAPELKETAK :

  • Xilaba 2008, 2014, 2016, 2021: finalista
  • Xilaba 2010, 2012 : xapeldunorde
  • Txapelketa nagusia 2013: finalista

Bat-bateko sariketak:

  • Lizardi Saria 2011: txapeldun
  • Erniarraitz Sariketa 2012: txapeldun
  • Txato saria (Xilaba 2014)

Gehiago jakin