Booktrailer lehiaketa

Lurraldeko ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko liburu-aurkezpen bideo laburren lehiaketa.
Booktrailer lehiaketa
CC-BY-SA - EKE - Lorentxa Saragueta
Ezaugarriak
Publikoa  5.a
Oren kopurua Ikastetxearen arabera
Garaia Irailetik ekainera arte
Bukaerako ekoizpena Booktrailerrak (bat hiruzpalau ikasleko taldeka)
Prezioa 20 ikasle arte: 10€ ikasleka / 20 ikasletik goiti: 200€ 
Finantzamendurako bideak EEP (Ikastetxeen Proiektu Deialdia), pass Culture

 

Helburuak

  • Ikasleei euskaraz irakurtzeko gogoa transmititzea.
  • Ikasleei euskarazko gazte-literatura garaikidearen aniztasuna deskubriaraztea.

Ibilbidea

  1. Irakurketa fasea
    Ikasleek liburu bat edo bi irakurri, eta booktrailerra zeinekin sortuko duten hautatzen dute.
  2. Booktrailerraren sortzea
    Gelan, taldeka booktrailerra sortzen dute, tresna numeriko desberdinekin.
  3. Lehen hautua
    Gela bakoitzean, 2 booktrailer hautatzen dituzte, lehiaketa orokorrarentzat.
  4. Proiekzio eguna
    Ikasleak beste ikastetxe bat edo batzuetako ikasleekin biltzen dira zinegelan, hautatuak izan diren booktrailerrak ikusteko, eta behar balitz, sarien banaketarako. 

Gaitasun arlo mobilisatuak

Pentsatzeko eta komunikatzeko lengoaiak

  • Literatura-testu baten ulertzea eta interpretatzea.
  • Idazketaz baliatzea gogoetatzeko eta ikasteko.
  • Idazlan mota desberdinen burutzea idazketaren hainbat dimentsioren bereganatzeko.

Ikasteko metodoak eta tresnak

  • Bilaketak egiteko, informazioaren ukaiteko eta honen hierarkizatzeko, bai eta norberak edukien sortzeko gisan, teknologia numerikoak manera egokian erabiltzeko gaitasunen garatzea.

PIXekin lotutako gaitasunak

  • Informazioaren bilatzen jakitea
  • Libre diren irudien bilatzea
  • Iturri baten identifikatzea, iturri baten aipatzea
  • Informazioaren irakurtzen, hautatzen, ateratzen, berriz erraten jakitea
  • Izpiritu kritikoa garatzea
  • Web 2.0 tresnen menperatzea

Gehiago jakin

Izen emateak